XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainian ezagun dira, besteak beste, Juan Manuel-en eta batez ere Mira de Amescuaren El esclavo del demonio (1612), Calderon-en El mágico prodigiosori oinarri emango ziona.

Europan, Espainiatik kanpora, Christopher Marlowe-ren Tragical History of Doctor Faustus-en eta Goethe-ren Faust-en gai berdintsua jorratua ikusten dugu.

Ifarrameriketan, berriz, ipuin klasikoa da Nathaniel Hawthorne-ren Young Goodman Brown (102) .

Jose Frantzisko Marurik esanda idatzi al du Azkuek deabruak eskua ezarri zuela edo hori ere bere kasa erantsi al zion?.

Elizako kondairan horren antzeko gertakariak irakurri ohi dira.

Luterori, adibidez, deabrua agertu eta han egona zela seinalatzeko, paretan eskua ezarri eta marka errea utzi omen zion (103) .

Luis Coloma-k ba du idatzirik beste holako gertakizun bat, izenarekin (104) 219 orr..

Ezeren beldur ez denaren topikoa oso ezagun da Europako ipuin-kontakizunetan.

Grimm anaiek ere ba dakarte horrelakorik: (105) .